2010 Museoen Nazioarteko Eguna.
MUSEOEN NAZIOARTEKO EGUNA RIALIA INDUSTRIA MUSEOA
Maiatzaren 16a, igandea. ATEAK ZABALTZEKO EGUNA
Maiatzaren 16a Museoen Nazioarteko Eguna denez gero, goizez (9:00-13:00) eta arratsaldez (16:00-19:00) eskainiko ditugu jarduerak eta ikuskizunak. - Sarrera doakoa da. - Bisitaldi gidatuak ere antolatu ditugu. Doakoak dira, baina izena eman behar da aldez aurretik. Taldeak gutxienez 10 lagunekoak izango dira eta gehienez 20koak.
Goizeko ekitaldiak, jende mota guztientzakoak (9:00-13:00)
Horma-irudiak egiteko lantegia.
Diseinuaren gaiak bakea eta gizartearen harmonia izango dira.Parte-hartzaile guztiek batera egingo dute pintura-lana. Emaitza gisa, horma-irudia izango dugu, euskarri baten gainekoa, eta pankarta moduan erabiliko dugu, arratsaldeko ekitaldietara datozenei ongi etorria emateko. 9:00etatik 11:00etara
Lantegia: Mexikoko itsulapikoak harri-kartoiaz
Mexikoko kultur tradizio hori jakitera eman nahian, itsulapiko batzuk egingo ditugu harri-kartoiaz. Begirale laguntzaileak ez ezik, aditu bat ere izango dugu lantegian.12:00etatik 13:00etara
Erakustaldia: Kultura dastamenean
Kulturak elkarri eta denok museoetara hurbildu nahian, dastamena eta kultura biak batera landuko ditugu eta, horretarako, hainbat herrialdetako pintxoak dastatuko ditugu Rialia museoaren ondoan.12:00etatik 13:00etara
Globoflexia lantegia
Globoflexiaren oinarrizko teknikak baliatuta, parte-hartzaileek nahi dutena irudikatu ahal izango dute globoak erabiliz. Agudezia, trebezia eta sormena landuko ditugu, beraz, eta nor bere artelanaren protagonista izango da.12:00etatik 13:00etara
Arratsaldeko ekitaldiak, jende mota guztientzakoak (16:00-19:00)
Tatuajeak hennaz
Parte-hartzaileek euren gorputzeko larruazala apainduko dute hennaz, hennaren jatorria ikasiko dute eta jakingo dute nola erabiltzen den gaur egun beste hainbat kulturatan; ezteietan, kasu.
Dantza arabiarren ikuskizuna
Dantzak zenbait kulturaren bat-egitetik sortu dira. Baliteke Ekialdetik edo Afrikako Iparraldetik etortzea, baina seguruenik Antzinako Egipton dute jatorria.Dantza arabiarren ikuskizun hau Rasks al Haia eta Bastet Tribal Group taldeek eskainiko digute.
Maiatzaren 18an ere, ateak irekita egongo dira (10:00-14:00) / (16:00-19:00)
