Ongi etorri Rialiara

Itsasadarra Portugaletek eskualdeko industrializazioaren alde egindako ekarpena dugu. Horrela, RIALIA Industria Museoa, gune historiko eta artistikoa, gure iragan industrialaren aztarnak berreskuratu eta zabaldu nahian egin dugu.

Museoaren eraikina 1993an hasi zen egiten eta zenbait fase eta proiektu gainditu ostean, 2006ko urtarrilaren 31n inauguratu zen. Gaur egun museo- eta kultura-ekipamendua biltzen du, eskualdeko eta Ezkerraldeko erreferente bilakatu nahi duena.

Erakusketak hiru atal handi ditu:

  • Gizon-emakumeak. Eskualdeko historia soziala, migrazio‑prozesua, langile‑mugimendua, lan-baldintzak...
  • Burdinaren industria. Burdinaren eraldaketa: meategitik erauzten zenetik, zelan handik labe garaietara eroan eta berton urtzen eta lantzen zen, eta zelan, horren guztiaren inguruan, banku-, enpresa- eta zerbitzu-sarea eratu zen.
  • Itsasadarra. Portugaletek duen berezkoena. Estatu osoan bakarra den paisaia ekonomiko eta sozial jakin baten bilakaera garatu du: padurak lehortzea, itsasadarra kanalizatzea eta ekonomiatik haratago doazen jarduerak gauzatzea.